Zaporea eta sofistikazioa, lehengai onenak erabiliz
Nafarroako sukaldaritza ospetsua da bere lehengaiek kalitate bikaina dutelako. Era berean, produktu sorta zabala erabiltzen du.
Erriberako baratzeetako produktuak adierazgarrienak dira, besteak beste: zainzuriak, orburuak eta pikillo piperrak, oso ospetsuak guztiak. Hala ere, bisitariak ez du ahaztu behar Pirinioetako haragi gozoa edo Kantauriko arrain freskoa dastatu beharko dituela ezinbestean.
Elikagai horien gozotasuna nabarmentzeko beste eskaintza bat egiten dute Nafarroako chef bikainek. Edozein plater miniatura eginik eta pintxo bihurturik, neurri txikietan kontzentratzen dute horien zaporea, gozamenerako sentsazio berriak eta zoragarriak sortuz.
Nafarroako ardo gozoak plater guztien lagun ezin hobeak dira. Ardo asko aurkituko dituzu eskaintzan, Nafarroako upategi ospetsu ugarik eginak. Nafarroako Ardoa Sor-markako produktuak ekoizten dituzte upategi horiek.