Web de Pamplona Convention Bureau

Logo de PCB

Klima

Nafarroa "lau urtaroen" lurraldea da

Lau urtaro, lau kolore. Etorri eta gozatu

Meteorologiaren aldetik, Nafarroak baldintza nabariak eta desberdinak dituenez, desberdinak ere izanen dira bisitariaren bizipenak, bisita egiteko hautatzen duen garaiaren araberakoak.

Hartara, udaberria atsegina eta epela izaten da. Uda, berriz, beroa da, gure ibaietariko batean igeriketan ibiltzeko ezin hobea. Udazkenean, tenperatura atseginak izaten ditugu, eta hamaika koloretako hostoz janzten dira basoak. Azkenik, iraupen eskian aritzeko aukera eskaintzen digu neguak, Belaguan eta beste leku zoragarri batzuetan.

Gainera, eskualdeko iparraldean ala hegoaldean egonik, Nafarroako klima nola aldatzen den antzemanen dugu. Iparraldea freskoagoa eta hezeagoa da, eta hegoaldeak, berriz, klima epelagoa eta lehorragoa eskaintzen du, kontinentearen eraginez. Hori dela eta, oso paisaia aberatsak eta desberdinak eskaintzen ditu gure komunitateak.

Bilera egiteko edozein garai hautaturik ere, paisaia eta klima asko gozatuko dituzte parte-hartzaileek.

Administrazio Kontseiluaren logoa Nafarroako Erresumaren logoa Iruñeko Udalaren logoa Nafarroako Ganberaren logoa Ostalaritza Elkartearen logoa Nafarroako Kutxaren logoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren logoa Nafarroako Unibertsitatearen logoa Baluarteren logoa