Komunikazio modernoek Nafarroara hurbilduko zaituzte
Espainiako iparraldeko Autonomia Erkidegoa da Nafarroa, eta muga du Frantziarekin. Ederki komunikaturik dago Iruña, bai Espainiarekin, bai Europarekin, hautatzen den garraioa edozein izanik ere.
Iruña - Noaingo aireportuak Madril eta Bartzelonarako hegaldiak eskaintzen ditu, eta Bilboko eta Biarritzeko nazioarteko aireportuek munduko gainerako herrialdeetara zabaltzen dute komunikazioa.
Autobia modernoak ditu Iruñeak Espainiarekin eta Europa osoarekin lotzeko, baita trenbide lotura azkarrak ere. Alvia trena harturik, esaterako, Madrilera hiru ordutan baino gehixeagotan heltzen ahal gara, eta Bartzelonara, ordea, lau ordutan, gutxi gorabehera.