Web de Pamplona Convention Bureau

Logo de PCB
  • PCB
  • >>
  • Gure helburuak
  • Pamplona Convention Bureau erakunderaren helburuak

    Objetivos del PCB

    PCBk Nafarroa sustatzen du, biltzar, konbentzio eta pizgarrien helmuga izan dadin

    Pamplona Convention Bureau erakundearen xede nagusia da Nafarroa eta bere hiriburua, Iruña, zabaltzea eta sustatzea, biltzar, konbentzio eta pizgarrien turismo helmuga izan daitezen. Ondoko zerbitzuak eskaintzen ditugu:

    • Biltzarren hautagaitzak prestatzea, eta, horretarako, helmugari buruzko informazio osoa eta ekitaldiaren neurrira egindako txostena ematea.
    • Hautagaitza aurkezteko lankidetza.
    • Egoitzetan egin beharreko bisiten koordinazioa eta enpresa espezializatuei buruzko informazioa, egoitza zure beharrei ongi egokitzen zaiela ziurtatzeko.
    • Helmugako enpresa nabarmenenekin harremanetan jartzea, biltzarren antolatzaile profesionaletatik hasita, garraioen eta harrera egileen enpresetara heldu arte.
    • Aisiako programa osagarriak egiteko aholkularitza eta biltzar ondoko iradokizunak.
    • Hotelekin eta biltzar egoitzekin lan egiten dugu, zure beharrei hobekien egokitzen zaizkien azpiegiturak hautatzen laguntzeko.
    • Turismoari buruzko dokumentazioa jartzen dugu biltzarkideen eskura.
    • Nafarroa sustatzea, biltzarren sektoreko herrialdeko eta nazioarteko ferietara eta ekintzetara joanez.
    • Atzerrian espezializatutako Nafarroako enpresak sustatzea.
    • Biltzarren alorreko merkatu azterketak egitea.

    Funtsezko gakoak ematen dizkizugu, zure biltzarrak arrakasta izan dezan.

    Administrazio Kontseiluaren logoa Nafarroako Erresumaren logoa Iruñeko Udalaren logoa Nafarroako Ganberaren logoa Ostalaritza Elkartearen logoa Nafarroako Kutxaren logoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren logoa Nafarroako Unibertsitatearen logoa Baluarteren logoa