Web de Pamplona Convention Bureau

Logo de PCB
  • Iruña
  • >>
  • Zer egin Iruñean?
  • >>
  • Alde historikoan barnako ibilaldia
  • Alde historikoan barnako ibilaldia

    Hamaika bazter ezagutzeko

    Erromatarren kanpamendu bat izan zen Iruñearen sorburua, eta hiria 1423an eratu zen erabat, Karlos III.ak "Prestuak" burguak edo auzoak batu zituenean, ordura arte gerratan egon baitziren.  Gaur egun, hiru burguen —San Nikolas, San Zernin eta Navarreria— arteko desberdintasunak antzematen dira oraindik.

    Hiru burguetan arkitektura bikaina aurkituko dugu, San Nikolas eliza-gotorlekua (XII. m.), adibidez.  Handik udaletxeranzko bideari jarraikiz, San Zernin elizaren ondoan iraganen gara. Ospetsua da kanpandorrearen gainaldean dagoen oilarra, hiriko antzinako zaindaria.

    Halaber, nahitaezkoa dugu katedraleko bisita. Harresien ondoan dago, eta XV. mendeko estilo gotikoan eraiki zen. Klaustroa nabarmentzen da katedralean, gotiko frantsesaren benetako harribitxia. Tenpluaren atzean dago "Zaldi Zuriaren ostatu" ospetsua, harresien ertzean. Behatoki paregabea da harresietakoa, Arga ibaia eta hiria ederki begiztatzen ahal baitira handik.

    Administrazio Kontseiluaren logoa Nafarroako Erresumaren logoa Iruñeko Udalaren logoa Nafarroako Ganberaren logoa Ostalaritza Elkartearen logoa Nafarroako Kutxaren logoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren logoa Nafarroako Unibertsitatearen logoa Baluarteren logoa