Web de Pamplona Convention Bureau

Logo de PCB
  • Iruña
  • >>
  • Zer egin Iruñean?
  • >>
  • Donejakue bidea
  • Donejakue bidea

    Donejakue bidea

    Hamaika bazter ezagutzeko

    Donejakue bideak, erromesen ibilbide nagusiak, Iruña zeharkatzen du, bide frantsesari jarraiturik Orregatik heldu ondoren. Bidaiariek Iruñean egiten dute pausaldia, alde zaharreko bazterrak miresteko.

    Donejakue bidea Magdalena zubitik sartzen da hirira, eta Frantziako portalea iraganik zeharkatzen ditu harresiak. Handik aurrera, hiriko alde historikoan ibiltzen da sigi-sagan. Erdi Aroko nolabaiteko kutsua, Donejakue bideari dariona, antzematen da inguru horretan.

    Iruñean, gogoeta egiteko unea eskaintzen du Donejakue bideak, nork bere burua berriz ezagutzeko eta mendeetako erlijio-ohitura historikoa barneratzeko.

    Administrazio Kontseiluaren logoa Nafarroako Erresumaren logoa Iruñeko Udalaren logoa Nafarroako Ganberaren logoa Ostalaritza Elkartearen logoa Nafarroako Kutxaren logoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren logoa Nafarroako Unibertsitatearen logoa Baluarteren logoa