Iruñeak aukera asko jartzen ditu guztion eskura. Gure bisitariek gogokoen duten jardueretako da hirian lasai-lasai ibiltzea, bertako tabernetako pintxo zoragarriak dastatzeko hainbat pausaldi eginez. Izan ere, pintxo ospetsuak ditugu Iruñean, Nafarroako sukaldaritzako lehengaiak erabilita oso txukun eginak baitira. Eta horiek laguntzeko, ez dago Nafarroako upategietako ardo bat baino hoberik.
Gainera, Iruña Donejakue bideko lehen hiria denez, Europatik etorritako milaka erromes hartzen ditu urtero. Bideko ibilbidea atsegina da, eta Erdi Arora eramanen zaitu.
Kultura gozatu nahi duetenendako, oso interesgarria da hiriko erlijio-monumentuen ondarea, eta Iruñeko katedrala eta hango klaustro zoragarria nabarmentzen dira horien artean. Nahitaezko bisita da Nafarroako Museoak eskaintzen diguna. Bestalde, festa maite dutenendako, sanferminetakoa bizipen ahaztezina da, bizitzan behin izan beharrekoa.
Tentaldiari aurre egin ezinik dabiltzanendako, gustu eta sakela guztiendako merkataritza sorta zabala eskaintzen du Iruñeak, arropa, zapata, osagarri eta markei dagokienez. Era berean, oso interesgarriak dira hiriko denda tradizionalak. Zazoz Iruñera. Amen batean iraganen zaizu denbora.