istoria luzea bizkarrean, Iruñeak bikain bateratu ditu tradizioa eta modernitatea. Hiri kosmopolita da, mundu osora irekia, herrialde guzietatik etorritako 20.000 unibertsitarioek jarduera bizia ematen diotelako.
Hiriko alde zaharra xarmangarria da zinez. Iruñeko harresiek Ziudadela ezagutzeko aukera ematen digute, XV-XVI. mendeetako esparru harresitua. Eta hori guztia erromatarrek duela ia bi mila urte sortu zuten esparru historiko ederrean kokaturik.