Iruñeko gizarte eta enpresa egoerak, hau da, unibertsitate ospetsuek, nazioarteko ospea duten osasun zentroek eta enpresa ehun sendoak ahalbidetu dute gure hiria bileren ohiko egoitza izatea aspalditik.
Hiriko azpiegituren kalitatea eta zerbitzuak bikainak dira, gainera, harreman atsegina eta hurbila eskainiko dizute guztiek.
Nafarroako unibertsitateak dira biltzarren turismoaren motor nagusiak. Hain zuzen ere, osasun sektoreko biltzarrak nabarmentzen dira, alor horretan Nafarroa mundu mailako erreferentzia baita.
Iruñeak 100 bilera-gelatik gora ditu hoteletan, Medikuen Elkargoan, Civican-en, Merkataritza Ganberan eta Nafarroako unibertsitateetako aretoetan.
Baluarte Biltzar Jauregiak 2000 kide ere biltzeko moduko aretoak eskaintzen ditu, baita erakusketa areto eta espazio sorta zabala ere, baliabide tekniko modernoenak eskaintzen dituztenak. Horri gehitu behar diogu hotelek egiten duten eskaintza bikaina. 2000 ohe baino gehiago daude erabilgarri, eta arreta atsegina eta profesionala eskainiko dizute hotel horietan. Hori dela eta, erabateko arrakasta bermatua izanen du zure bilerak.