Bizi kalitate altua du Iruñeak, eta alderdi askoren eskaintza zabala egiten du guztiontzat. Hiri garbia eta txukuna da, eta, hirigintzari dagokionez, ederki antolatua. Parke eta plazak, hiriko iturriak eta herritarren erritmo lasaia eta bizia azterturik, bisitariak berehala antzemanen du hiriko bizi kalitatea.
Alde zaharrak Erdi Aroko hirien xarma gordetzen du bihotzean, eta, katedraleko dorre harroak altxatzen dira esparru horretan, mendi ederrez inguraturik. Unibertsitateko ikasleek itxura dinamikoa eta konplexua ematen diote hiriari. Unibertsitateetako eta ospitaleetako guneek ederki nabarmentzen dute hiriko ikerketa-jarduera.
Iruñerrian kokatutako enpresek garapen eta modernotasun itxura agertzen dute. Iruña handia eta xumea da aldi berean, lasaia eta zalapartatsua, abegitsua eta ezezaguna. Kultur jarduera bizia duenez, Iruña 2016ko Kulturaren Europako Hiriburua izateko hautagaia da.
Ongi etorri Iruñera. Ez zaizu damutuko.