Hango bista izugarria ez duzu sekulan ahaztuko
Nafarroak airetik eskaintzen duen bista ederra gozatu nahiago baduzu, aukera batzuk dituzu: globo aerostatikoan edo helikopteroan hegal eginez gero, abenturazale amorratuenek gozatuko dute izugarri, mahasti zabalen eta edertasun paregabeko mendien gainean ibiliko baitira.
Era beran, Irunberriko arroilaren bista izugarriak gozatu ahalko dituzu, hegazkin ultra-arin batean hegan eginez. Eta, zer esanik ez, goreneko segurtasuna ez ezik, profesional onenen eskarmentuaren bermea ere izanen dugu hegaldietan.