Mendiak, oihanak eta basamortuak. Esparru paregabea.
Nafarroak orografia berezia duenez, aukera pila eskaintzen du hango naturak. Pirinioetako ibarrak, pagadi eta harizti zabalak eta magikoak dituztenak; Errege Bardeako basamortua; eta Erdialdeko mendiak leku paregabeak dira segway, bizikleta edo 4 x 4-n ibilbideak egiteko.
Era berean, mendian barna ibili ahalko zara eta fauna eta floraren barietate zabala ezagutzeko ginkanak egin ahalko dituzu. Ibai-kirolek beste alternatiba bikain batzuk eskaintzen dizkigute, besteak beste: piraguaz ibaiak jaistea, rafting-a eta winfsurf-ean edo belan hasteko eskola batzuk.
Donejakue bidearen zati bat egitea aitzaki ezin hobea da gogoeta egiteko eta isiltasuna gozatzeko. Era berean, museo ugari bisitatu eta entzierroko lasterketa ibilbidea egiten ahal dugu, horrela urteko edozein garaitan biziko ditugu sanfermin ospetsuak.