Palacio de Bértiz
Areto kopurua 5
Edukiera osoa 260
Gela handienaren gehieneko edukiera 80
Paregabea da Bertizko Jauregia, eta natura berde-berdean kokaturik dago. Zure biltzarrak edo aurkezpenak egiteko leku berezia da, Iruñetik 25 minutura, Bertizko Natur Parkearen bihotzean.
Pedro Ciga eta Dorotea Fernández senar-emazteen garai bateko egoitza izan zen jauregia. Gaur egun, bilerak eta prestakuntza jarduerak egiteko topagunea da. Xede horretarako zaharberritu zuten orain dela urte batzuk. Beheko solairuan erakusketa gela bat dago, eta, besteak beste, natur eta kultu gaiei buruzko aldi baterako erakusketak programatzen dira han.
Bost areto ditu jauregiak. 260 pertsona sartzen ahal dira, eta hango aretorik handienak behar adinako lekua du 80 gonbidatu hartzeko.