Civican
Areto kopurua 3
Edukiera osoa -
Gela handienaren gehieneko edukiera 150
Civican leku ezin hobean dago, biltzarrak, hitzaldiak eta aurkezpenak egiteko. Hiriko alde zaharretik oso hurbil dago. Halaber, handik hurbil daude gonbidatuei ostatu ematen ahal dioten hotel asko.
Nafarroako Kutxako gizabidezko bankaren proiektuetariko bat da zentroa. Hiru bilera-gela ditu, eta 150 gonbidatu hartzen ahal ditu. Duela gutxi eginik, ikus-entzunezkoendako baliabiderik modernoenak ditu eraikinak, bezeroei ahalik eta grabazio eta soinu kalitate onena eskaintzeko.