Auditorio de Barañain
Areto kopurua 3
Edukiera osoa 1437
Gela handienaren gehieneko edukiera 687
Barañain Auditorioa duela gutxi egin zen (2003). Instalazio modernoak ditu, eta komunikazio edo ordezkaritza alorreko behar guztiei irtenbidea ematen ahal die, ekitaldi handietatik tamaina xumeagoko enpresa bileretaraino. Gehienez, 1.437 pertsona sartzen ahal dira esparruan, hiru areto desberdinetan banaturik. Areto nagusiak 687 jarleku ditu, oso erosoak.
2005ean, Espainiako Programaziorik Berritzaileenari emandako saria jaso zuen Barañain Auditorioak, eta, hurrengo urtean, Ingurumen Praktika Egokiei Nafarroako Gobernuak emandakoa.
Eskuragarritasuna, balio erantsia sortzeko gaitasuna, gizarte sareak sortzea eta lan giro handia dira eraikin horretan ekitaldiak edo ordezkaritza jarduerak egitean balio erantsia sortzen duten alderdietariko batzuk.