Web de Pamplona Convention Bureau

Logo de PCB

BALUARTE

Biltzarrak hiriaren bihotzean

Baluarte, Nafarroako Biltzar Jauregia

Duela gutxi eraikia, Baluarte, Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa, eraikin abangoardista da, eta Patxi Mangadok, arkitekto nafar ospetsuak, diseinatu zuen.

Biltzarrak eta topaketak egiteko gunea da Baluarte, erabilera askotarikoa eta funtzionala, Gainera, Nafarroako hiriburuko erdi-erdian dago.

Eraikinaren kanpoaldeak "L" itxura du. Eraikin itzela eta sendoa da, kuartzita grisez egina. Hala ere, kontrastea egiten du barneko esparru argitsuen aldean, eta, aldi berean, plaza ederra mugatzen du.

Solairu nagusiak Auditorioa hartzen du. Gehienez, 1600 biltzarkide biltzen ahal dira han. Ganbera Aretoak, berriz, 450 ordezkari hartzen ahal ditu gehienez.

Gainera, beste areto batzuk ditu, biltzarrak egiteko propio eraikiak, eta, era berean, 5.000 m2-ko esparru garbia du, erakusketak egiteko eta zure bilerak eskatzen ahal dituen erabilpen guztiak gauzatzeko.

Biltzarkidea harrituko da han, bilera-gelek Ziudadela parkearen bista ederrak eskaintzen dituztelako.

Kokalekua: Plaza del Baluarte, s/n 31002 PAMPLONA
Tel. 948 06 60 66
Izena Azalera (m2) Eskola Antzokia
Auditorio nagusia 520 - 1568
Ganbera Aretoa
104 - 444
Ziudadela Aretoa (zatigarria) 440 280 390
  330 180 340
  220 120 160
  110 35 60
  50 - 20
Luneta Aretoa (zatigarria) 440 280 390
  220 120 160
  110 35 60
Gola Aretoa
110 - 97
Corona Aretoa
110 - 97
Bulevar Aretoa 200 75 140
Harresia Aretoa (erakusketak) 1800 - -
Erakusketak gunea
2000 - -
Erakusketak gunea 1000 - -
Administrazio Kontseiluaren logoa Nafarroako Erresumaren logoa Iruñeko Udalaren logoa Nafarroako Ganberaren logoa Ostalaritza Elkartearen logoa Nafarroako Kutxaren logoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren logoa Nafarroako Unibertsitatearen logoa Baluarteren logoa