Identifikazio datuak:
Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluarekin bat, erabiltzaileari jakinarazten zaio webgune honen titularra PAMPLONA CONVENTION BUREAU, S.L. enpresa dela. Enpresa honen helbidea hau da: Eslava kalea, 1. behea, 31001 Iruña (Espainia). Halaber, B31447287 IFK du, eta Nafarroako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 326. liburukian, 48. orrian, NA-7135 orrialdean.
Erabilera baldintzak:
Webgune baten sarbide eta erabilera baldintzak Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen bidez arautzen dira.
Kontrakorik adierazi ezean, Pamplona Convention Bureau enpresak ditu webgune honetako edukiari, informazioari, grafikoei, multimedia diseinuari, aplikazioei, produktuei, zerbitzuei edo bestelako materialei dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak . Beraz, debekatuta dago Pamplona Convention Bureau enpresak, edo kasuan kasuko copyrightaren edo autore eskubideen jabeak, aurretik idatzizko baimenik eman gabe horiek kopiatzea, erreproduzitzea, banatzea, argitaratzea, deskargatzea, erakustea nahiz edozein formatu eta modutan hedatzea, modu elektronikoak, mekanikoak, erreprografikoak nahiz grabaketa eta bestelako moduak barne hartuta.
Webgune honetan dauden materialak baimenik gabe erabiltzeak urratu ditzake copyrightari, marken erregistroari, jabetza intelektualaren eskubideei, pribatutasunari eta publizitateari buruzko legeak nahiz komunikazioari buruzko bestelako legeria.
Webgune honetan sartzen diren Interneteko erabiltzaileek bertan dagoen informazioa ikusi eta beren sistema informatikoan “download” edo erreprodukzio pribatuak egin ditzakete. Hala ere, horretarako baimena izateak ez du barne hartzen erreproduzitutako elementuak beste pertsona batzuei ematea, ezta Internetera konektatutako zerbitzari batean edo sare lokal batean ere instalatzea. Erabat debekatuta dago banatzea, aldatzea, bestelakotzea, ematea, publikoki komunikatzea eta espresuki baimenduta ez dagoen bestelakorik egitea.
Pamplona Convention Bureau ez da erabiltzaileek bere webgunean dauden edukiak gaizki erabiltzearen erantzule, eta edozein eduki eguneratzeko, aldatzeko, gordetzeko, kentzeko edo eduki horietarako sarbidea galarazteko eskubidea du, baita abisatu gabe ixteko ere.
Pamplona Convention Bureau ez da erantzule izanen berari ez dagozkion arrazoien ondorioz interferentziek, omisioek, etenaldiek, birus informatikoek, telefono matxurek edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren deskonexioek eragindako kalte edo galerez. Era berean, telefono-linearen funtzionamendu okerrak edo gehiegizko kargak eraginda, sistema elektroniko hau, Internet edo bestelako sistema elektronikoak erabiltzean horiek atzeratu edo blokeatzen badira, ez da horren erantzule izanen. Era berean, ez du bere gain hartuko hirugarren bat webgunearen kontroletik kanpo eta legez kontra webgunean sartzeak eragin ditzakeen kalteen erantzukizuna.
Datuen pribatutasun politika:
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat, erabiltzaileari jakinarazten zaio bide honen bitartez emandako datuak ENPRESA titularra den fitxategi batean sartuko direla “Bezeroa eta/edo Hornitzaileak” izenekoan —helbidea: Eslava kalea, 1, behea – 31001 Iruña (Espainia)—, datu horiek erabiltzeko (enpresaren identifikazio datuak baldintza hauetan agertzen dira). Era berean, ondoko helburuetarako biltzen dira datuak: gune honetan eskainitako zerbitzuak emateko, erabiltzaileak egin ditzakeen informazio eskaerei erantzuteko eta fitxategiaren jabea den enpresak merkatura litzakeen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa helarazteko. Emandako datu pertsonalen edozein aldaketa suertatzen bada, datu horien titularrak jakinaren gainean jarri beharko du fitxategiaren arduraduna, eta une oro emandako datuen egiatasunaren zein zehaztasunaren erantzule izanen da. 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, jakinarazten dizugu, tratamendurako bildutako datu pertsonalei dagokienez, datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta haien erabilpenaren kontra egiteko eskubidea duzula. Horretarako, idazki bat bidali behar diozu fitxategiaren titularrari, indarrean dagoen legediak eskatzen duen moduan eta baldintza hauen hasieran ageri den helbidera.
Erantzukizunak:
Pamplona Convention Bureau enpresak bere egiten du webgunean nahi dituen aldaketak egiteko eskubidea. Era berean, haren bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehi ditzake.
Pamplona Convention Bureau enpresak arestiko baldintzak eta bere webgunearen behar bezalako erabilera betetzen direla zainduko du. Xede horretarako, legeari jarraikiz egiten ahal dituen egintza guztiak gauzatuko ditu.
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gurekin ondoko datuen bidez:
Pamplona Convention Bureau
Eslava k., 1, behea (Turismo Bulegoa)
P.K. 31001 Iruña (Nafarroa)
Tel.: 00 34 948 228 919 / Fax.: 00 34 948 223 807